|
Bilbotik irtengo gara N-634 errepidetik Donostia-San Sebastian aldera, Galdakaora heltzerakoan han geratuko gara bere Andra Mari eliz gotikoa ikusteko. Amorebieta pasa egingo dugu Durangora heltzeko, han Udaletxea ikus genezake Santa Mariaren Atea eta Ezkurki Enparantza. Elorrioko bidea artuko dugu, Abadinotik, han Mustarantz Dorrea dago. Gero Axpe eta Arrezola herriadeetara helduko gara, bere herri tipikoak ikusteko, Atxondoko aranan. Apatamonasteriora bueltatuko gara Elorrio bidean, Bizkaiako herri monumentalena, bere Sorkunde Elizarekin, Udala, Jaun Etxe eta Jauregiekin. Elorriotik Berrizera joko dugu, Oiz Mendipean. Garaitik Goiuriara helduko gara, oso famatua den herria bere jantoki eta erretegi nabarmengaitk, geroxeago Iurretara helduko gara, han bere dorrea eta San Miguel Eliza aipagarriak dira. Hemendik Urkiolara helduko gara bere ikuspegi zoragarria ikusteko, handik Durango aldeko arkaitz guztiak ikuskizuna dugu. Urkiolatik Bilbora bueltatzeko A-8 errepidea artuko dugu. |